Datorren igandean, martxoaren 11n, Ate irekien jardunaldia egingo dugu BKL-rekin Antzizar polikiroldegian.
15:00h-etatik bertan izango gaituzue, lehenik Jaurtiketa Makina eta eramango ditugun gainontzeko tresna desberdinak probatu nahi dituzten klubeko jokalari guztientzat, eta jarraian ESKOLA guztiarentzat.
Aurreko igandean Donostian egin genuen bezala, gure esku dugun teknologi materialaren zati bat aterako dugu eta ariketa desberdinak gauzatuko ditugu, baita BKL eskolako entrenatzaileekin batera Banakako teknika lantzeko jokuak egingo ditugu.