Ongi etorri Ramuntxo Basket Sitora!

Hoy toca presentar a uno de los entrenadores que estará en el Campus de Semana Santa. Es un entrenador joven y preparado, actitud y aptitud sobresaliente, pero lo que más destacamos de él, sin duda, es que rebosa ILUSIÓN por el Basket y por ENSEÑAR.

Os presentamos a Ramuntxo Albistur, o mejor, se presenta él:

96ko Berako mutil gaztea, saskibaloiko maitalea!

10 urte nituela hasi nintzen kirol honetan jolasean, Ramuntxo Albistur.pnggeroztik ez naiz inoiz geldirik egon. Baloia eskuetan mugitu naiz toki guzietara. Herrian jolasten hasi nintzen Nafarroko ligan. Orain 5. urtea da Gipuzkoako taldeetan jolasten nagoela. 1.nazionaleko Askatuak klubeko jokalaria naiz, harro nire taldeaz nahiz eta gure emaitzak ez diren zorionekoak.

Herrian jokalari nintzela txikienak entrenatzen (ni ere txiki izanik…) ibili nintzen, neri erakutsi egin zidaten moduan. Agian nire entrenatzaileek baino nerbio gehiago izan dut eta amorrua sentitu ere nire jokalariei erakutsi zidatena transmititzerakoan, haiek ez zutenean nik jartzen nizkion gogoekin ikasten. Horrek zer pentsatu ematen dit noski.

Gipuzkoara etortzerakoan bertze entrenatzaile askoren esperientzia batu dut eta nire modura aplikatu ditut ikasitakoak. Gipuzkoan txikienekin hasita, eskolakoak, infantilak, kadeteak, jubenilak eta seniorrak entrenatzera ailegatu naiz, neska zein mutiletan, ondorengo klub desberdinetan: Luberri, Easo SBT eta Añorga.

Entrenatzeaz gehien gustoko dudana, beti ikasten nagoela da. Arazo batekin aurkitzean beti soluzio desberdinak bilatzea. Zerbait erakustean, besteen egiteko moduakin innobatzea. Gauzak egin, desegin eta berriz egin.

Nire helburu nagusia saskibaloia pasio bezala transmititzea da. Horrela bizi baitut nik. Arrazoi honek lotzen nau Sitorekin ziurrenik, berak modu berdinean bizi baitu.

Aste santuko kanpusean itxaroten zaitut!

¡ Bat, bi, hiru …. GUN !

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s