Axularren ibili ginen Ate Irekien Jardunaldia gauzatuz eta proiektu berri bat ezagutzera emateko:
Saski Axular Academy
GUN 8000 Jaurtiketa Makinarekin erakusketa desberdinak egin genituen baita D-MAN siluetekin, Drible Sito-ekin, rebotatzen duten sareerekin, eta Teknifikazioetarako ariketak osatzen dituzten beste zenbait gailurekin.
Saski Axular Academy-an bereziki GUN 8000 Makinarekin Jaurtiketa Teknifikazioak aurrera eramango ditugu, Goi-Mailan erabiltzen diren metodologia eta teknologiak formakuntzara egokitu eta erabiliaz.
Hurrengo 2018-2019 denboraldiari begira, honakoak izango dira Saski Axular Academy-n puntu indartsuak:
- Norbanakako tratua, gehienez 5 jokalari Teknifikazio bakoitzeko.
- Banakako jarraipena: estatistika, analisia eta txostenak.
- Grabaketa eta kantxa alboko gelan proiektorearekin bideoak ikusi.
- Jaurtiketa Makinari esker, jaurtiketa bolumen handia.
GUN 8000rekin entrenatzearen onurak
- Errepikapen maximoak. Ordu erdin 350 jaurtiketa baino gehiago bota ditzakezu.
- Lan denboraren optimizazioa.
- Pasearen gehiengo zehaztasuna.
- Lanaren fokalizazioa.
- Jaurtiketa parabolaren handitzea.
- Sartutako jaurtiketen % zenbaketa.
- Beste fundamentuen hobekuntza: harrerak, geldialdiak, irteerak, mozketak, piboteak, fintak, keinu-abiadura.