I . BS ASTE SANTUKO KANPUSA – BANAKAKO TEKNIKA

AURKEZPENA

Donostiara I . BS Aste Santuko Kanpusa – Banakako Teknika iristen da;  Martxoaren 26,27,28,29,30 eta 31ean izango da; goiz eta arratsaldez; 9 h – tatik 19 h – ak arte, Pio Baroja polikiroldegian.

JAURTIKETA, PASEA eta BOTEArekin erlazioa duen banakako Teknika lantzeko kanpus espezifikoa izango da.

Neurrira egokitutako eta berritzailea den metodologiarekin lan egingo dugu, GUN 8000 jaurtiketa makina eta sentsoredun baloiak bezalako teknologia berriak erantsiz. Horrez gain, sesio guztiak grabatuko dira eta partehartzaile bakoitzari, bideoen bidez, gesto tekniko desberdinak aztertuko zaizkio, hauek zuzendu, finkatu eta hobetzen jarraitzeko.

Screenshot_20170818-230225-2

Kanpusa 2000 eta 2006 urte bitartean jaiotako jokalariei zuzendua dago, minibasket 2. urtetik junior 2. urtera. Taldeak mailaka egingo ditugu eta denek izango dute arreta pertsonalizatua.


EGUNEROKO – PROGRAMA OROKORRA

GOIZA

  •  Prestaketa eta hasiera
  • TALDEKAKO beroketa eta beroketa TEKNIKOA: botea, pasea
  • ENTRENAMENDUA: Banakako Teknika –> taldeak –> mailak –> Jaurtiketa – Pasea – Botea

ARRATSALDEA

  •  Banakako teknikaren oinarri bati buruzko MASTER CLASSa (TOP entrenatzaile gonbidatuak) / polikiroldegiko Rokodromoan taldeka ESKALADA (egun 1) /polikiroldegian  ESGRIMA taldeka (egun 1)
  • ENTRENAMENDUA: Banakako Teknika –>taldeak–>mailak–>Jaurtiketa–Pasea-botea
  • LEHIAKETA LIGA: Jaurtiketa Libreak – Hirukoak –  Trebaketak
Partehartzaile guztiek GUN 8000 Jaurtiketa Makina eta sensoredun baloiekin lan egingo dute.

Hamaiketakoa hartu, bazkaldu eta askaltzeko geldialdiak egingo ditugu polikiroldegiko Tabernan  bertan.


IDK Gipuzkoaren Lankidetzari esker, lehen taldeko jokalarien bisitak jasoko ditugu eta beraiekin ariketaren bat egin ahal izango dugu.

preview-20.jpg

 

I . BS Aste Santuko Kanpus – Banakako Teknika –ko rpartehartzeileek Kanpusaren 3 kamiseta tekniko eta motxila bat jasoko dute.

RollUp_Camisetas_Bolsas.png

Martxoaren 31ean, larunbata, bazkalostean, Lehiaketa bakoitzeko irabazleei sari banaketa gauzatuko dugu; eta ondoren, J.A. Gasca polikiroldegian IDK Gipuzkoak Al-Qázares Extremadura-ren aurka duen azken liga partidura joateko aukera izango dugu.

preview-19.jpg


GUN 8000 Jaurtiketa Makinarekin entrenatzearen onurak

  • Errepikapen maximoak. 350 jaurtiketa baino gehiago ordu erdin
  • Lan denboraren optimizazioa
  • Pasearen zehaztasun maximoa Lanaren Fokalizazioa
  • Jaurtiketa parabolaren handitzea 
  • Asmatze %aren kontaketa
  • Beste fundamentuen hobetzea: harrerak, geldialdiak, irteerak, mozketak, piboteak, fintak, abiadura gestuala

 INBERTSIOA

Partehartzaile bakoitzeko kostea.

DATAK 2018ko Marxoaren 26tik 31ra (guztira 6 egun)
ORDUTEGIAK 9 h-tatik 19 h-ak arte (2018/03/31, larunbatean, IDK Gipuzkoak Gasca-n jokatzen duen norgehiagoka amaitu arte)
LEKUA Pío Baroja Polikiroldegia. Pío Baroja, 47 – 20.008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
PARTEHARTZAILEAK 2000 eta 2006 artean jaiotako neska eta mutilak
PREZIOA
  • 3 egun (Astelehena-Asteartea-Asteazkena edo Osteguna-Ostirala-Larunbata) = 160 €/partehartzaileko
  • 6 egun (Astelehenetik Larunbatera) = 294 €/partehartzaileko

IZENEMATEA

 

 

  • Por seguridad, al recibir por e-mail la primera parte de la inscripción, se enviará los datos bancarios por donde realizar la transferencia. Se deberá mandar un e-mail a info@basketsito.com con el comprobante de la misma para completar la inscripción.
  • Basket Sito asegura que los datos introducidos solo se utilizarán para registro interno y envío de la información solicitada, garantizando que no serán traspasados a otras bases de datos o empresas externas, en conformidad con la Ley Orgánica 15/1999 de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal (LOPD).